Gaur 2011 urtea gogoratu nahi dut. Kolpe gogorrak eman dizkigu badoan ditxosozko urte honek, niri eta ingurukoei. Normalean barreekin gelditzen naiz malkoen partez, baina uste dut oraingoan gauza txarrak onak baino indartsuagoak izan direla. Bakoitiak diren urteak txarrak omen dira eta horregatik pozten naiz 2012a gainean dugulako. Oroitzen naiz 2009a, zorigaitzeko beste urte bakoiti bat, amaitu zenean 2010a nire urtea izango zela iragarri nuela. Eta neurri handi batean hala izan zen. Gauza onak askoz gehiago izan ziren gauza txarrak baino. Baina ez diot 2013ri beldurrik, badakigu zenbaki horri askok 12 + 1 deitzen diotela, superstizioei jarraituz. Nik ez dut uste zorigaitzeko urte bat denik, are gehiago, uste dut urte bakoitien patu ilunarekin amaituko duela eta gerora denak izango direla onak. 2011k, beraz, ez dit kopeta ilundu. Trukean baikorragoa izateko indarra eman dit, eta horregatik bi gauza ikasi ditut:
Gauzak gaizki daudenean gehiago okertu daitezkela, baina era berean, ezerk alaitzen ez zaitunean bazterrak nahasten dabilen irrifar horrekin egingo duzula topo, ezustean, eta malkoak leunduko dizkizula, garratzak izaten jarraituko duten arren.
Hona hemen, urte nazkagarri honen azken minutuak alaitzeko, 2012ra begira lortu nahi ditudan gauzak:
-Kitarra erosi eta jotzen ikastea.
-Lotsa gainditzea.
-Gutxienez hiru kontzertuetara joatea.
-Quentin Tarantinoren pelikula guztiak ikustea.
-Jende interesgarri berria ezagutzea.
-Erreportaje onak idaztea.
-Behatzak eta azazkalak behingoz pakean uztea.
-Gutxienez bidai bat egitea.
-Nire sentimenduak ez ixiltzeko gai izatea.
-Unibertsitateko lagunekin gelditzea.
-Kirol pixka bat egitea.
Urte berri on!
No hay comentarios:
Publicar un comentario