jueves, 17 de marzo de 2016

Nire burua maitatzen ikasi

Maitatu izan nuen behin. Gaizki maitatu, ordea. Nire burua gaizki maitatu nuen. Ikustezin egiten ninduen sare baten azpian izkutatuta bizi nintzen, eta kanpotik pintzesa dizdiratsuaren irudi bat pintatu nuen. Baina irudi hori denborarekin zimurtzen eta usteltzen hasi zen, eta hausten. Hauskorra zen printzesa.

Ni neu indartsua omen nintzen. Baina ez nintzen. Ni neu ausarta omen nintzen. Baina ez nintzen. Eta printzetsa hausten hasi zen bezala, azpian zegoen pertsona handitzen joan zen, heldutzen, eta sare horren azpitik ateratzeko bultza egiten zuen.

Noizean behin benetako niak beso bat ateratzen zuen eta ondoan zuena izutu. Berak printzesa zuen maite. Printzesa aspergarri hura… elkarrekin egoteko egunak zenbatuta zeuden. Ez zegoen hitz ederretarako edo keinu gozoetarako unerik, horiek programatutako sexuaren atzean ezkutzatzen zirela sinisten genuen. Autokonbentzitu egin behar izan nintzen berak maite nindulaz, nahiz eta hori hala zela adierazten zuen zeinurik ez ikusi.

Egun batean printzesaren geruza apurtu egin zen guztiz eta erori egin zen. Benetako nia atera zen eta hasi nintzen nire iritzia ematen. Guztia galtzera arriskatzea ez zitzaidan hain ideia txarra iruditzen nire burua berriro maitatzearekin konpatatuta. Agian ondokoak ere benetako nia maitatuko zuen. Ez zen hala izan. Uxatu egin nuen.

Bihotza atera zidan, lurrera bota, zapaldu. Baina ez zen bularretik kendu zidaten bakarra izan. 500 kiloko bola erraldoi bat ere atera zidaten. Samin jasangaitza nabaritzen nuen baina, era berean hegan egin nezakela sentitzen nuen.

Eta orduan hasi nintzen neure burua maitatzen. Erabaki nuen beste norbait maitatzeko ezinbestekoa zela nire burua maitatzea eta nire ondoan egongo zena hori errespetatu behar zuela. Benetako nia maitatzea zen ezinbesteko baldintza.

Faltsukeria alde batera utzi eta zintzotasunez jokatzen hasi nintzen, nire printzipioei zintzo. Seguruaski sasilagun batzuk galdu ditut orduztik, baina benetan ezagutzen nautenek gehiago maite naute. Badakite printzesa hotz hurak zioena baino askoz sentikorragoa naizela, hunkitu egiten naizela maiz, eztabaida gustatzen zaidala baina ezin dudala ondo lo egin ez baditut gauzak konpontzen.

Egun batean, nire buruan hain zoriontsu aurkitzen nintzenean, pertsona bat ezagutu nuen eta mozkorren trebetasunarekin hasi nintzaion hizketan. Orduztik malkoak lehortzen dizkit, laztanak egiten dizkit, hitz politak eskaintzen dizkit, barre egiten dugu eta gauero hankak elkarri berotzen dizkiogu.

Kasualitateak gure bizitzak gurutzatu zituen. Bularrean taupaka dabilen bihotzaz gain badaukat beste zerbait. Ez du pixatzen; hodeien artean hegan nagoela sentiarazten dit. Ametsak dira, etorkizuneko ametsak, pixkanaka eta egunez egun betetzen ari direnak. Zoriontasun iturri oparo bat. 

Eskerrik asko ZU izateagatik, nire itsasargia :)







No hay comentarios: