14 urte nituenetik izan dut sakeleko telefonoa. Lehenengoa Alcatel one touch easy, bigarrena Nokia 3310, hirugarrena Motolola txiki bat, laugarrena Pebl eta bostgarrena oraingoa, Samsung Corby. Beti zenbaki berdinarekin. Ez naiz telefonoz gutxiro aldatzen duen horietakoa, deitzen duen bitartean nahikoa dut eta egungo berrikuntzak ez zaizkit gehiegi axola. Hala ere ia 11 urte eman ditut telefonoari itsatsita, beti ni kontaktatzeko moduan.
Gaur goizean telefonoa poltsotik ateratzerakoan konturatu naiz PUK kodea eskatzen zidala, poltsoaren kaosaren barruan PIN kodea hiru aldiz gaizki sakatu delako. Amari deitu, PUKa eskatu eta sartzerakoan zuzena ez zela esaten zidan. Desesperartuta negoen. Azkenean pentsatu dut zenbaki hori ez zegokiola nire txartelari, eta hala zen. Ama duela 11 urteko txartelaren PUKa bilatzen saiatu da baina ez du aurkitu.
Hemen dator nire lehenengo kezka. Konpainia telefonikoek hainbeste kontrol badute gugan, zergatik ez dute internet bidezko zerbitzu bat jartzen honelako arazoak konpontzeko?
Azkenean, informazio telefonora deitu eta salbatzea lortu dut. Bestela katastrofe bat suposatuko luke niretzat. Ez bakarrik telefonoa itzalita egon den denbora horretan galduta sentitu naizelako, normalean jaramorik egiten ez diodan arren, baita bertan gordetan nituen telefono guztiak desagertuko zirelako ere.
Hau da nire bigarren kezka. Zergatik ez dago agenda pribatu bat interneten non nahi ditugun telefonoak apuntatu ditzazkegun?
No hay comentarios:
Publicar un comentario