Alaba bakarra naiz eta inguruan ere ez dut lehengusu gehiegirik izan. Nere etxean ez da inoiz txikirik egon eta ez zaizkit haurrak gustatzen baina nire ilusioa izeba izatea izan da. Ezinezko ilusioa.
Baina halako batean "nire zuhaitza" ezagutu nuen, eta hara non dituen bi anai eta horietako bat, gainera, aita izateko adinean! «Osaba-izeba egingo bagintuzte…», esaten nion behin eta berriz "nire zuhaitzari". Baina inoiz ez zegoen albisterik.
Unibertsitateko lagun batekin egin nuen tratua. Alaba bakarra da bera ere eta bere mutilak ere ez du anai-arrebarik. Gure seme-alabak "izebidoptatu" egingo genituela erabaki genuen. Bereak nire ilobak izendatuko zituela eta alderantziz. Herriko beste bi lagunek ere berdina egin zuten, eta badaude bi mutikotxo «izeba Nago»ren leloa behin eta berriz entzun dutenak. Pila bat maite ditut pertsonatxo txiki hoiek, "Kakahueti" eta "Lenteji", ile-hori eta ile-gorri, baina ez da egia ni euren izeba naizenik.
Lankide batek bigarrenez izeba izan behar zela esan zidan eta nire desira jakinarazi nion larunbat hartan. Astelehenean "nire zuhaitzak" izeba izango nintzela esan zidan. Barrenetik atera zitzaidan garrasia eta salto txikia, eta irribarra. Eta oraindik elkartu berri ziren bi zelula besterik ez zenean, neska edo mutila izango zen jakiterik ez zegoenean, "Zapaburu" deitzea erabaki nuen, gure txantxiku txikia.
Orain gurekin dugu Ane, utzi du bere gotorleku lasaia nahaspilaz betetako mundu honetara etortzeko. Baina badauka maitasunaz babestu eta zainduko duenik. Ez da nirea, baina eskutxo txiki horiek ikustean sentitu nuen noizbait zerbait izango dela; noizbait «izeba Nago» deituko didala. Azkenean izeba naiz, benetan :)

No hay comentarios:
Publicar un comentario