9ak aldera, afaltzeko ordua iristean, denak ETB1 jarri eta sofan eseritzen ginen. Txikiak ginen, Dragoi Bolaren jarraitzaile sutsuak.
Niri Kame-housen zeudenen gustatzen zitzaidan, batez ere Goku eta Krilin umeak zirenean. Edo bestela Chichi eta Bulma azaltzen zirenean. Niere pertsonaiarik gustokoena Yamcha zen, eta handiagoa egin nintzenean berriz Trunks. Freezerrek beldurra ematen zidan.
Ze oroitzapen noizean behin ETB1 jarri eta Dragoi Bola dagoenean... Noizean behin esaten dut, ordua askotan aldatzen dutelako eta atzera eta aurrera dabiltzalako. Ezinezkoa da euskarazko saioa osorik jarraitzea. Cuatron berriz ordu finko batean jartzen dute, baina gaztelaniaz ez da berdin. Manga marrazkiak japoniarrez edo euskaraz gelditzen dira hobe.
Eta oroitzapenak berriro pizteko, hemen dago youtuben aurkitu dudan opening bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario