miércoles, 13 de abril de 2011

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrikaren 17. edizioa azken txanpan sartu da bete-betean. Apirilak 7tik geroztik Trebiñutik atera eta Nafarroa goitik behera zeharkatu ostean Lapurdira abiatu zen, eta hortik Gipuzkoan sartu zen astezkenean. Legazpitik gaur goizean pasatu da, 8.30etan, lekukoa Zumarraga-Urretxukoen eskutik saltoka. Ordu horretan hotz bazen ere adin guztietako euskalakariak bildu dira kaleetan eta gobernuen zapalkuntzatik ihes egin nahi dutenen indarra Oñatiraino eraman dute. Pausoz pauso. Musikaz blai. Hala egin du aurrera 2011ko Korrikak betiko leloen erritmora; ttipi-ttapa, ttipi-ttapa korrika, Sanz, entzun, Nafarroa euskaldun, hemen gaude euskararen alde, ika, ika, ika, korrika… Aurten Gosek egindako abesti martxosoari aurreko urteetakoak gehitu zaizkio; Bermin Muguruza, Betagarri edo Gozategi, esaterako. Bizkaiatik jarraituko du ibilbidea gure "K" maskotak, eta igandean Donostiara iritsiko da lekukoa, urteetan zehar, hotzez edo beroz, gauez edo egunez, muga guztien gainetik hizkuntza dinamikoa gelditzen utzi ez duten euskaltzalez inguraturik.
Igandean denok Donostiara!!! Gose, Ze esatek! eta Esne beltzaren kontzertua. Maitatu, ikasi, ari... euskalakari!






www.korrika.org
www.kanaldude.tv

2 comentarios:

Superlenteja dijo...

Jo, no entiendo nada. Pero no importa, seguro que dices cosas geniales (porque me caes bien jajajajaja)

Nago dijo...

Jaja!
Korrika es una reivindicación festiva que se hace cada dos años a favor del euskara. Durante 10 días un testigo, con un mensaje que no se lee hasta el final, recorre mano a mano, kilometro a kilometro, los siete territorios vascos. Da igual si es de día o de noche o si llueve o hace calor, el testigo nunca para.
Este año ha empezado en Trebiñu y ha terminado en Donostia, pero como ves en el segundo video (Barcelona) no todo se limita a Euskal Herria. Hasta unos bretones llevaron el testigo en uno de los últimos kilometros!