lunes, 2 de enero de 2012

Bizitza xurgatzen

Trenera berriro ere, nora ezean galduta. Bikote gazte bat dago bagoiean, ixkinako eserlekuetako babespean. Eurei begira bota diot galdera neure buruari; "Zein unetan gelditu da denbora beraientzat?"

Pasioa, desioa, inguruan inor ez dagoelaren sentsazioa, sua begietan, hitzik behar ez duten laztan beroak, lehen maitasuna. Ulertu ditut orduan Berri Txarrak-en hitzak:

Bikote bat musuka mundua desafiatzen, bizitza xurgatzen, muxuz muxu maitazuna puzten, ez dute besteentzako lekurik apenas uzten.

No hay comentarios: